MANIFESTUA



JASOTAKO ATXIKIMENDUAK BEHEAN 
Abajo, adhesiones recibidas

MANIFESTUA

         Berrehun urte igaro dira gure hiriak bere hIstoria osoan izan duen hondamendirik handiera jasan zuenetik. Napoleonen tropa frantsesek 5 urtez okupatuta eduki ondoren, britainiar Armadak, espainolenarekin aliaturik, erasoan hartu zuen hiria, munduko baliabideen kontrolean lehiakide zituenak garaitu eta Donostia erraustua utziz, ordura  arte inon inoiz ezagutu ez zen arpilatze izugarri batean. Donostiako udalak berak horrelaxe adierazi zuen gertatua garai hartan.

Espainiaren aliatuen erasoak, frantsesek gaztelura ihes egin zutelarik, donostiarrentzat  izan litezkeen ondorio gaiztoenak ekarri zituen. Hiriak zituen 600 etxeetatik 35 bakarrik geratu ziren zutik, 1.000 donostiar inguru babesik gabe tiroz edo baionetaz erail zituzten, tropek eta beren ofizialek emakumeak, zaharrak nahiz neskatoak, sistematikoki bortxatu zituzten, …

Nahita eragindako sutearekin batera, bertako ondasun pribatu eta publiko guztiak arpilatzen aritu ziren hilabeteetan, eta baita soro eta baratzeak suntsitzen ere; aldi berean, zutik geratu ziren etxe-bizitza guztiak berriro militarki okupatu zituzten, parrokiak eta komentuak barne.

Suteari neguak jarraitu zion eta jende gehiena miseria gorrian bizi zen, honek gaitzen zabalkundea ekarri zuelarik, bereziki malaria eta goseak hiltzea. Negua amaitzean, Donostiako udalak berak zenbatu zituen 1813ko abuztuaren hondarretik ordura arte hildakoak, 1.600 pertsona, populazioaren % 17,5. Benetako holokaustoa.
  
    Álava eta Castaños jeneral espainolak, sarraskiaren errudunak eta tropa setiatzaileen buru zen Wellington britainiar dukeak ukatu egin zuten beren inplikazioa eta donostiarrei eurei eta 5 urtez hiria okupatu zutenei leporatu zieten kulpa. Urteetan iraun zuen gezur honek. 1937an Gernika naziek bonbardatu zutenean bezala, errua euskaldunei leporatuz. Dozenaka urtetan, Donostiako udalak ahal izan zuen nazioarteko foroetan parte hartu zuen egia jakinarazi nahiz. Guztira 79 lekukok salatu zuten doilorkeria izugarri hura eta, azkenik, beren testigantzak tragediari buruzko isiltasuna  hau-tsi ahal izan zuen.

    Udal-Diputazioek beren gain hartu zuten hiria berreraikitzea, Zubietako Adierazpenak zioena burutzeko beharrezko baliabideen ekarpena eginez. Ez frantsesek, ez espainolek ez britainiarrek ordaindu zituzten eurek eragindako kalteak. Espekulatzaile eta lukurrero talde batek , gainera, berreraiketa oztopatu zuen. Bizilagun gehienaren ahalegin eta erabaki sendoak lortu zuen, erabateko miseria latz hartan, hirigintza berreskuratzea. Arpilatze, bortxaketa eta sutearen ondorioek, ordea, hainbat belaunalditan iraun zuten.

    Berrehun urte geroago, agiri honen sinatzaileok Donostiako herriari, bertako bizilagunei eta ordezkariei proposatu nahi diegu holokausto ikaragarri hura jasan zuten guztiei omenaldi hunkigarri bat eskaintzea, atsekabe ezin gogorragoetan murgildurik etorkizunari kemen ohoragarriz aurre egin eta hiria berreraiki zutelako. Askori baina bereziki eurei zor diegu gaur daukagun hiria. Zorretan gatzaizkie. Militarkeriarik gabe eta orduan gure hiriarekin zerikusirik izan gabe lehian zeuden Armadei buruzko an-tzezpenik gabe, egin diezaiegun merezi duten omenaldia.

    Gizon-emakume haiek izan ziren, beren familiak birrindurik, beren ama, arreba eta alabak bortxaturik, beren semetxoak hil-kutxa txurietan ehortzirik, giza-kondizio prestuenak berreskuratu zituztenak ondorengo belaunaldientzat: kolektibitatean uste sendoa, askatasun grina irmoa eta, batez ere, inoiz etsi gabe egiaren defentsa ziurtatzea historiaren zutoin izan zedin betiko. Gure oraina zor diegu eta haien oroitzapen eta aldarrikapenei esker, hain biziki irrikatu zuten etorkizun librea eraikiko dugu. 



ATXIKIMENDUAK
(behean elkartearenak)

1 Antonio Mendizabal Etxeberria -Donostia -Pskiatra
2 Jexux Arrizabalaga Aramendi -Donostia -Irakaslea
3 Luis Manuel Etxeberria Urretabizkaia -Donostia -Nekazaritza ingeniaria
4 Maider Soto Imaz -Donostia
5 Jon kepa zubillaga garcia-etxabe -Aretxabaleta -Tabernaria
6 Ione Forcada Adarraga -Donostia -Pentsionista
7 Joseba Alvarez -Donostia -Euskara Teknikaria
8 Maddi Alvarez -Donostia -Irakaslea
9 Edorta Gonzalez-Matauko Elortza -Donostia -Irakasle erretiratua
10 Ino Eguren Galparsoro -Donostia -Irakasle ohia
11 Jose Angel Catalan -Donostia -Postaria
12 Jon Urruxulegi -Donostia
13 Josu Tellabide -Donostia
14 Aitzol Altuna

15 Iñaki Martinez

16 Felix Soto -Donostia
17 Toti Martinez de Lezea -Gasteiz -Idazlea
18 Txaro Arteaga Ansa -Donostia -Kazetaria



19 Iñaki Egaña -Donostia -Historialaria



20 Maria Jesus Etxeberria Zulaika -Donostia -jubilatua
21 David Berraondo -Donostia -Produccion Audiovisual



22 Xabier Tamayo Metais -Donostia -Finantzieroa
23 Jon Basabe Barañano -Gasteiz -Ikertzailea
24 Axier Salvatierra Andoaga -Donostia
25 Ander Urdapilleta Saralegi -Donostia
26 Miren EGAÑA GOYA -Donostia -Euskara Hizkuntza eta Kultura katedratiko ohia



27 Angel Rekalde Goikoetxea -Donostia
28 Joxean Lataillade Aramburu -Donostia -Pensionista
29 Gorka Millan Falcon -Donostia -Tabernaria
30 Eñaut Urrestaratzu Ramos -Donostia



31 Ander Urdapilleta Saralegi -Donostia
32 Agus Rodríguez Burgete -Donostia -Tabernaria
33 Juan Mari Beldarrain Otamendi -Donostia -hezkuntzako langilea
34 Manu Errazkin Aleman -Donostia -Udal Funtzionaria
35 Francsca Aranjuelo Berraondo -Donostia
36 Virginia Vitoria Roma -Donostia -Sukaldaria
37 Dani Goñi Irazusta -Donostia -Irakaslea



38 Elena Guinea Lasurtegui -Lasarte Oria -tabernaria
39 Patxi Etxeberria Etxeberria -Lasarte Oria -Arrain saitzailea



40 Marko Sierra -Donostia
41 Oier Etxebeste Juarez -Hernani -Mikrobiologoa
42 Agustin Rodriguez Apaolaza -Altza -Informatikaria



43 Loren Loidi Arrizabalaga -Donostia -Irakaslea



44 Jon Paul Albisu Arregi -Donostia
45 Iñaki Pujol Azkue -Donostia -Medikua
46 Krispin Batiz  -Donostia -Medikua
47 Haizea Isasa Amas -Donostia -Ikaslea
48 Ainhoa Gutierrez Del Pozo -Donostia -Ikaslea
49 Ibos Errazkin Galdos -Donostia -Mantendu teknikaria
50 Saioa Olaizola Urien -Donostia -Irakaslea
51 Oskar Arenas Oses -Donostia -Langilea
52 Gemma Jauregi Etxeberria -Donostia
53 Ana Garcia Arcelus -Donostia -Gizarte langilea
54 Amaia Jorge Elorz -Orereta -Langabea



55 Nekane Catalan -Lesaka -Irakaslea
56 Isabel Barrutia Arriola -donosti -dendaria
57 Gorka Arzelus Beti -Donostia -Sukaldaria



58 Rikar Balerdi Ibarguren -Donostia -Langilea



59 Andoni Tolaretxipi Lertxundi -Donostia -komertziala
60 Edu Zabala Garagartza -Donostia -Irakasle-idazle
61 Begoña Etxebarria Bilbao -Donostia -Jubilatua
62 Juanjo Iturrioz Garmendia -Hernani -Jubilatua
63 Erramun Gerrikagoitia -Lekeitio -maisu retiratua



64 Agurtzane Barrondo Sarasola -Igeldo -Ikaslea
65 Alaitz Isasa Amas -Donostia -Langilea
66 Alejandro Oiartzabal Zubiaurre -Donostia -Jubilatua
67 Trever Aritz Ubillos -Donostia -Zuzenbide ikaslea
68 Mikel Osinalde Melchor -Donostia -Ikaslea
69 Lucas Martin -Hendaia -Langabetua
70 Garbiñe Berasategi -Donostia -Administraria
71 Jon Ander Oteiza Amiama -Oiartzun -Ostalaritza
72 Felipe Berasategi Etxeberria -Donostia -Jubilatua
73 Juan Mari Aizpurua -Donostia -Irakaslea
74 Kontxi Koch Louvelli -Donostia
75 Gorka Esnal Andueza -Donostia -Langilea
76 Agurtzane Zubiaurre Portugal -Donostia -Jubilatua



77 Luis Goitiandia Anguiano -Donostia -Irakaslea
78 Jose Agustin Arrieta Ugartetxea -Donostia -idazlea
79 Alexander Axpe Aranberri -Donostia -Jubilatua
80 Fernando Cuerdo -Hendaia
81 Rodolfo Cuesta Trula -Donostia -Makinista miniexcavadora



82 Fito Rodriguez -Donodtia -irakaslea



83 Txema Preciado -Donostia -Irakaslea
84 Jose Manuel Etxeberria Oliden -Donostia -Jubilatua
85 Mariano Ezkerra Garbizu -Donostia -Injinaria
86 Jose Ramon Urzelai -Donostia -Jubilatua
87 Aitor Olaizola Urien -Donostia -Ikaslea
88 Ekaitz Zabalza Gaztelu -Iruña -Ikaslea
89 Eneka Alvarez Loidi -Donostia -Ikaslea
90 Mitzel Salegi Egilegor -Donostia -Ikaslea
91 Julen Pujol Manzisidor -Donostia -Ikaslea
92 Unai Landaberea Zabaleta -Donostia -Langabetua
93 Nagore Sarasola Aramendia -Donopstia -Ikaslea
94 Asier Iriondo Etura -Donostia -Erizaina
95 Naike Diez Urruzola -Donostia -Ikaslea
96 Maitane Berasategi Errazkin -Donostia -Administraria



97 Irati Salsamendi Lozano -Donostia -Ikaslea
98 Olatz Salvador Zaldua -Donostia -Ikaslea
99 Koldo Diaz Zaldua -Aia -Langilea
100 Gari Garaialde -Irun -Argazkilaria
101 Oier Lorente -Donostia -Langilea
102 Ander Zubeldia Lizeaga -Igeldo -Langilea
103 Ibon Abad Garcia -Donostia -Langilea
104 Ignazio Agirre Arregi -Tolosa -Funtzionarioa
105 Asier Ezkerra Imaz -Donostia -Ikaslea
106 Unai Gaztelumendi Imaz -Añorga -Ikaslea
107 Onintza Rojas Olazabal -Donostia -Ikaslea
108 Katrin Zabala Sarasola -Donostia -Ikaslea



109 Saioa Kortabarria -Donostia
110  Felipe Egizabal  -Donostia
111 Usoa Pagoaga Arizaga -Donostia -Langilea
112 Endika De Miguel D'anjou -Donostia -Langilea
113 Markel Gonzalez -Donostia -Ikaslea
114 Itziar Navarro -Donostia -Ikaslea
115 Rosa Jauregi Etxeberria -Donostia -Langilea
116 Cristhian Camargo -Bogota -Ikaslea
117 Ekain Rodriguez Gotxikoa -Donostia -Langilea
118 Joseba Permach Martin -Zarautz -Langilea
119 Ignacio Fernandez Maiztegi -Urretxu -Langilea
120 Mireia Farrero Oliva -Balaguer -Maestra
121 Jordi Querol Vall -Cervera -Trabajador Social
122 Carles Sarroca Manguer -Catalunya -Mestre
123 Eduard Arbonés Triquell -Lleida -Pages
124 Haritz Perez Martinez -Pasaia -Langilea
125 Haizea Añorga Irigoyen -Donostia -Ikaslea
126 Ander Albisu Maiz -Donostia -Langilea
127 Jose Mari Mendiola -Donostia -Jubilatua
128 Soledad Mujika -Donostia -Jubilatua
129 Garikoitz Sagarzazu -Pasai Donibane -Ikaslea
130 Garazi Urrestarazu -Altsasu -Ikaslea
131 Beñat Agirre -Altsasu -Ikaslea
132 Izaro Arbiol Alberiz -Hernani -Sukaldaria
133 Aitor Franco -Orereta -Tabernaria
134 Urko Pikaza Otaun -Donostia -Langilea
135 Siboney Abarca -Chile -Traductora
136 Mª Jesus Etxeberria -Donostia -Jubilatua
137 Zuriñe Sarasola Roncal -Donostia -Irakaslea
138 Arkaitz Artola Arnaiz -Egia -Musikaria
139 Edurne Guerrero Etxeberria -Donostia -Irakaslea
140 Arantxa Mika -Donostia -Langabetua
141 Nagore Aruserri -Azkoitia -Administraria
142 Iñigo Arrieta -Azkoitia -Langilea
143 Aritz Varela Aizpurua -Donostia -Langilea
144 Gotzon Etxarri Aizkorreta -Donostia -Irakaslea
145 Inazio Urkiri Lasa -Donostia -Sukaldaria
146 Jon Laborde Agirre -Donostia -Irakaslea
147 Jose Manuel Imaz Etxeberria -Larrabetzu -Jubilatua
148 Alain Mendiburu -Donostia -Langilea
149 Josu Etxeberria Mendizabal -Donostia -Ikaslea
150 Patri Tareh Kheireddine -Intxa city -Ikaslea
151 Eneko Agirre Bengoa -Donostia -Ikertzailea
152 Eneko Iztueta Azurmendi -Donostia -Irakaslea
153 Naparra Abanda Cruz -Hernani -Auxiliar
154 M. Jesus Dorrontsoro -Donostia -Empleada
155 Karmele Etxabe Azkarate -Donostia
156 MIkel Lasa Altuna -Donostia -Irakaslea
157 Amaia Ramos Garro -Donostia -Erizain
158 Joxean Coya Ayudán -Donostia -Irakaskuntz
159 Haizea Núñez Palacio -Donostia
160 Kike Intxausti -Lasarte-Oria -Irakasle erretiratua
161 Carmen Diez Mintegui -Donostia -Antropologoa - EHUko Irakaslea
162 Isabel Fernandino Hurtado -Donostia -Administratibo


163 Eider Mitxelena -Donostia -Tabernaria
164 Montse Fabrega Miranda -Donostia -Irakaskuntza
165 Xabier Sedano Agirre -Donostia -Injeniari Teknikoa
166 Vanessa Ibáñez Mateos -Donostia -Dendaria
167 Iñigo Gallartzagoitia Zorrozua -Larrabetzu -Kultur promotorea


168 javier ibañez hernanadez -Donostia -Parado
169 Igor Bergara Inarra -Donostia -Langilea
170 Mikel Ripalda -Urnieta -Marinela
171 Ion Arratibel Fernandez -Donostia -Ostalaritza
172 Karmele Etxebarrieta -Donostia -Administraria
173 Madalen Irizar Zumalabe -Donostia -Ikaslea
174 Arantza Pascual Maiza -Donostia -Ikaslea
175 M. Nekane Apaolatza -Donostia -Irakaslea
176 Imanol Otegi Otegi -Ordizia -Abokatua
177 Unai Arzelus Egilegor -Donostia -Artista
178 Ibon Rosales Martin -Donostia -Arkitektua
179 Ane Aizpurua Zufiria -Donostia -Jubilatua
180 M. Dolores Agirreolea -Donostia -Etxekoandre
181 Lourdes Irulegi Loinaz -Andoain -Administraria
182 M. Carmen Aranburu -Donostia
183 Maitane Iza -Altza -Koordinatzailea
184 Natalia Montes -Altza -Argazkilaria
185 Ibon Urruzola -Donostia -Irakaslea
186 Maribi Iartza Amondarain -Donostia
187 Eider Insausti Mugica -Iruñea
188 Amaia Sarasola Balerdi -Donostia -Medikua
189 Eva Sastre Forest -Donostia -Editorea
190 Kepa Oses Urtiaga -Hernani -Jubilatua
191 Lohitzune Quintana Campos -Pasaia
192 Joserra Beloki -Donostia -Enplegatua
193 Maite Zubiri -Donostia -Enplegatua
194 Sofia Arsuaga Garrido -Donostia -Hezitzailea
195 Edu Egaña Irusta -Elgoibar -Arrantzalea
196 Patxi Irizar -Donostia -Jubilatua
197 Jordi Garcia Lorés -Girona -Ing. Tecnico
198 Andrea Balaini -Milano -Ing. Enertgetico
199 M. Jesus Calvo -Iruña -Etxekoandre
200 Iñaki Martinez -Donostia -Irakaslea
201 Koro Zumalabe -Donostia -Itzultzailea
202 Marta Luisa Alkorta -Getaria -Irakaslea
203 Estrella Noguera Iturralde -Donostia -Masajista
204 Arkaitz Garcia Baños -Donostia -Banatzailea



205 Haizpea Abrisketa -Urruña -Administraria





206 Mª José Lamarca Parabere -Donostia -Irakaslea



207 Amaia Sarasola Balerdi Donostia
208 Miren Koruko González Galarraga Donostia Irakasle Ohia




209 Alejandro Eguía Lis Guerrero Cancún, México Irakaslea
210 Mikel Iraola Blanco -Donostia -kulturgintza



211 Regina Adarraga Bueno Donostia Irakaslea



212 Luken Goia Eskudero Zubieta



213 Txema Perez de Arriluzea Oliva -Donostia Administrativo



214 Mª Rosa Otxe Berasategi -Donostia Jubilatua




















































































































ELKARTEAK



1 Asociación de Victimas del Genocidio de Donostia- Donostiako Genozidioaren Biktimen Elkartea -Donostia
2 DONOSTIAKO BILGUNE FEMINISTA -Donostia
3 HERRIA KULTUR ELKARTEA -Donostia

4 Arrano Beltza euskaltoki -Donostia
5 LAB SINDIKATUA -Donostia

6 Banda Bat Elkartea -Donostia

7 NABARRHERRI ekimena -Hernani


8 IBADAN IBAETAKO DANBORRADA -Donostia